Garoñako langileen ustez, helegitea jartzeko astia badago urriaren 3 arte

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Garoñako zentral nuklearreko langileekin bilerak egin zituen atzo Nuclenorrek, Iberdrola eta Endesaren jabetzako enpresak. Burgosko (Espainia) zentral nuklearrak 2019 arte lanean jarraitu nahiko balu zer gastu eta zer irabazi izango lituzkeen kontuak egiten ari da Nuclenor, baina, bilerak egin arren, oraindik ez die argitasunik eman langileei. Bileratik itxaropentsu irten ziren langileen ordezkariak, hala ere. Adierazi dute Nuclenorrek ez duela baieztatu zentrala itxiko duenik. Langileek uste dute, gainera, zentralaren jabeak baduela azken aukera bat; urriaren 3 arte, helegitea jar dezakeela uste dute. Industria Ministerioak eta CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak esana dute ezinezkoa zela epea luzatzea, 2019 arte lanean jarraitzeko baimena eskatzeko denbora irailaren 6an bukatu zela. Epea luzatzeko eskatu zuen Nuclenorrek, baina irailaren 4an ukatu egin zion ministerioak. Langileek uste dute, ordea, uko horri helegitea aurkezterik badagoela. Ministerioak ez du adierazi aukera hori badagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.