Garoñako zentrala ixteko eskatu dute Arabako Biltzar Nagusiek
Arabako Biltzar Nagusiek Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra ixteko eskatu dute. EB, EAJ, EA, PSE-EE eta Aralarrek erdibideko zuzenketa onartu dute, eta EAE-ANV horren alde bozkatu du. Adostutako testuan, ixteko egutegia zehazteko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Arabako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, berriz, Arabaren behar energetikoen gaineko plana eskatu diete. Azkenik, zentralak martxan jarraitzeko baimena ez luzatzeko eskatu dute. Datorren urtean bukatuko zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu