Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espainia) ustiatze baimena 2019ra arte luza daitekeen aztertu behar du CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak, baina organo horrek «autonomiarik eta balio teknikorik» ez daukala salatu du Eguzkik. CSN Espainiako Gobernuaren «mende» dagoela uste du talde ekologistak, eta, beraz, erabakia «politikoa» izango dela.
Istripurik izatekotan arriskua handituko luketen zenbait erabaki ontzat hartu izan ditu CSNk, Eguzkiren arabera. Gainera, gogora ekarri du Europako Batasunak eskatzen dituen hainbat segurtasun proba ez direla egin Garoñan. Hortaz, zentrala ixteko eskaria berretsi du.
Garoñaz erabakitzeko CSNk «autonomiarik» ez duela dio Eguzkik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu