Hona hemen, aurrerapen modura, Zelai Nikolasek biharko elkarrizketan eginiko adierazpen batzuk:
- "Erabaki eskubidearen gauzatzea ez da egun bateko kontua, ez da galdeketa bat egin eta kito. Prozesu bat da".
- "Garai historiko bat da hau, eta garrantzitsuena da euskal herritarrok erabakitzea zer, nola eta noiz".
- "Gizarteak orain arte prozesuak nolabait politikariengan delegatu egin ditu. Bukatu da hori. Politikariek zeregin erabakigarria daukate, baina euskal gizarteak ere parte hartu behar du".
- "Iaz Etxarri Aranatzen eta Arrankudiagan egin zituzten galdeketak. 2016an Goierriko 22 udalerrietan egin nahi dute; ariketa aberasgarria izango da. Eskubide hau praktikara eramaten hasiko gara".