EUSKAL PRESOAK

Garzonen aurkako eta euskal presoen eskubideen aldeko 'escrache'-a egin dute Buenos Airesen

Argentinako hiriburuko Filosofia eta Letretako fakultateko eztabaida batean parte hartzekoa zen epaile ohia; eztabaida hori eten zuten Argentinako Euskal Herriaren Lagunek, Garzon ez dezatela gehiago gonbidatu eskatzeko. [Youtube]http://youtu.be/oGN7ccVE_C0[/Youtube]

jon olano
2013ko irailaren 18a
07:51
Entzun

Buenos Aireseko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultatea. Giza eskubideak eta emanzipazio prozesuak gaur egungo Latinoamerikako eraikuntzan izeneko eztabaida. Bi hizlari bertan —Ernesto Laclau eta Remo Carlotto—, eta garaiz iritsi ez zen hirugarren bat: Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile ohia.

Hura joatekoa zela-eta, escrache bat egin zuten Euskal Herriaren Lagunak elkarteko kideek unibertsitatean. Ikurrinak eta euskal presoak Euskal Herriratzeko banderak eskuan zituztela, Garzon ez gonbidatzeko eskatu zioten unibertsitateari; "onartezintzat" jo zuten Garzonek giza eskubideen inguruan hitz egitera gonbidatzea, "torturen arduradun" dela argudiatuta.

"Askatasuna euskal presoentzat", "borroka egiteagatik preso daudenak askatu" eta "naziei bezala gertatuko zaizu, edonora zoazela zure bila joango gara" oihukatu zuten protestan ari zirenek. "Iraingarria" iritzi diote Garzon giza eskubideen defendatzailetzat jotzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.