Marije Fullando Batasuneko buruzagia kartzelara bidaltzeko plazaratutako auzoan EAE-ANV eta EHAK aipatzen ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Fullaondoren bidez Batasunak bi erakunde horiekin harremana duela iradoki du epaileak: zehazki, nomina EHAKren bidez jasotzen zuela espetxeratutako mahaikideak eta ANVko arduradunekin bilerak egiten zituela dio autoan.
Ildo horretatik, auto horretan ANV legez kano uzteko "zantzu garrantzitsuak" jasotzen direla iritzi dio gaur Jose Antonio Perez Rubalcalba Espainiako Barne ministroak: "Polizia, Guardia Zibila, Fiskaltza eta Auzitegi Nazionala ikertzen eta lanean ari direla erakusten du".
18/98 auziko epaia ere gustura hartu du Rubalcabak. Garzonen autoa bezala, epaia ere "garrantzitsua" iruditu zaio, eta "terrorismoaren kontrako borrokarne ildoan" doala azpimarratu du.
Ilegalizazioak
Garzonen autoak ANV legez kanpo uzteko "zantzu garrantzitsuak" jasotzen dituela uste du Rubalcabak
Marije Fullaondo Batasuneko buruzagia espetxeratzeko autoan EAE-ANV eta EHAK aipatzen ditu, Batasunak bi indar horiekin lotura duela iradokiz. =i 18/98 auziko=i epaia ere "garrantzitsua" iruditu zaio, eta "terrorismoaren kontrako borrokaren ildoan" doala nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu