Blas de Lezo eta Zumalakarregi kale inguruak itxi egin dituzte Pasaia Antxon (Gipuzkoa) gas isuri bat izan delako. Udaltzaingoak hustu egin ditu leku horretako lokalak eta komertzioak.
Suhiltzaileetako iturriek zabaldu dutenez, ez diote neurria hartu, baina handia izateko itxura du aberiak. Segurtasun Sailaren arabera, hondemakina batek hodi bat zulatu du. Gas enpresako langileak ere bertan dira, egoera konpondu nahian.
19:30ak aldera lortu dute isuria etetea, Ertzaintzaren arabera, beste kalterik gabe.