Gasteizen prostituzio etxe bat kudeatzen zuen emakume bat atxilotu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, andrazkoak emakumeak prostituitzera behartzen zituen, eta kontrolatu egiten zituen, haien egoera irregularraz baliatuta.

Emakumeen esplotazioaren aurkako afixa bat.
Emakumeen esplotazioaren aurkako afixa bat. MARISOL RAMIREZ /FOKU
Edurne Begiristain.
2024ko maiatzaren 4a
13:37
Entzun

Ertzaintzak 45 urteko andre bat atxilotu du Gasteizen, emakumeen sexu esplotazioa leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, andrazkoak emakumeak prostituitzera behartzen zituen etxe batean, eta kontrolatu egiten zituen, haien egoera irregularraz baliatuta. Beste emakume bat ere ikertzen ari da Ertzaintza ustezko delitu beragatik.

Ustez, emakumeen egoera irregularraz baliatzen zen haien gaineko kontrola ezartzeko. Etxebizitzak bideozaintzarako kamerak zituen ezarriak, eta emakumeek ez zuten handik sartu eta irteteko giltzarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.