Eztabaida piztu zuen Javier Maroto Gasteizko alkateak hiriko autobus geltoki berriari Adolfo Suarez zenduaren izena jarriko ziolako iragarpenak. Alderdi guztiak agertu ziren aurka, eta Maroto bera ere ez zen tematu gaiarekin, erantzuna ikusita. Gaur, osoko bilkuran, guztiek bozkatu dute geltokiari Suarezen izena jartzearen aurka, eta beste bat onartu dute: Vitoria-Gasteiz Autobus Geltokia. PPk, PSE-EEk eta EAJk onartu dute; Bilduk aurka bozkatu du. Aurreikuspenen arabera, udan amaituko dira geltoki berria eraikuntzeko lanak, eta udazkenean jarriko lukete martxan.
Baliteke, hala ere, Gasteizko plaza batek hartzea Suarezen izena. Bozeramaileen batzordean hainbat aukera planteatu dituzte, eta baliteke oraindik urbanizatzeko dagoen plaza bati jartzea.