Gatza eta Elurtxuri gogoan, martxoko azken ostiralean

Puerto I espetxeko euskal presoak biluztera eta flexioak egitera behartu dituztela salatu du AAMk

Erredakzioa
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Euskal preso eta iheslarien eskubideen eta haien Euskal Herriratzearen alde hileroko azken ostiraleko elkarretaratzek egin zituzten atzo Euskal Herriko hiri eta herrietan. Besteak beste, 625 lagun batu dira Gasteizen, 180 Donostian, 202 Ondarroan, 175 Zarautzen, 100 Azpeitian, 60 Irunen, 32 Getarian, 12 Sondikan, 20 Amezketan, 37 Arrigorriagan eta 43 Bakion.

Atzo, bereziki Jose Mari Sagardui Gatza eta Jon Agirre Elurtxuri izan zituzten gogoan, denbora gehien preso daramaten presoak. Biak libre geratuko dira aurki, apirilean eta maiatzean, 31 eta 30 urte Espainiako hamaika kartzelatan egon ondoren.

Etxerat-ek Gatza eta Elurtxuri laster Euskal Herrian izango direlako poza azaldu zuen, baina gogorarazi zuen beste hirurogei preso daudela Gatza eta Elurtxuri bezala, «bizi guztiko kartzela zigorra aplikatzen duen dotrinaren pean». Egungo espetxe politika amaitzeko eskatu du Etxerat-ek, eta hauteskundeen atarian alderdiei eskatu die erakundeetako lehentasunezko agendetara eraman dezaten presoen gaia.

Bestalde, atzo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi zuenez, Puerto I espetxeko (Cadiz, Andaluzia, Espainia) euskal presoak biluztera eta flexioak egitera behartu zituzten espetxe funtzionarioek martxoaren 15ean. Agindutakoa egiteari uko egin zion preso bat bakartu egin zutela salatu zuen AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.