PSNko lurralde batzordea gaur 18:00etan bilduko da, berez, zentsura mozioaz hitz egiteko. Atzoko PSOEren erabakiaren ostean, ordea, horren inguruan ere eztabaidatu beharko dute Nafarroako sozialistek. Madrilen erabakiaren kontra protesta egiteko, hain zuzen, 19:00etan PSNren egoitzaren aurrean gaur protesta egitera deitu dute, Iruñeko Sarasate pasealekuan. Deialdi herritarra da, eta ez da pankartarik egongo bilkuran. Gaur goizean zabaldu da.
Aurretik, ordubete lehenago, PSNko zuzendaritzako 200 kide daude lurralde batzordera deituta. Bilera horretan egongo dira PSNko zuzendaritzako kideak, herrietako ordezkaritzetako idazkariak, Nafarroako Parlamentuko parlamentariak eta PSNren batzar nagusiak eta herrietako ordezkaritzek hautatutako alderdiko kargudunak, besteak beste. Lurralde Batzordea biltzar nagusien artean PSNk duen organo nagusia da.