Gaur aurkeztuko dute Ahotsak ekimenari babesa emateko Kataluniako taldea

Politikan, sindikatuetan zein gizarte arloko lanetan aritzen diren Kataluniako emakume talde batek Ahotsak ekimenari babesa emateko talde bat eratu du: Dones catalanes per Ahotsak (Ahotsak-en aldeko emakume katalanak). Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bartzelonako Lliure antzokian. Euskal Herriko Ahotsak-en sustatzaileak ere han izango dira.

2006ko maiatzaren 15a
17:32
Entzun
19:00etan izango da ekitaldia, eta Kataluniako gizarte, politika eta sindikatu bizitzan ezagun diren hainbat emakumek parte hartuko dute. Haiekin batera, Nekane Altzelai, Ainhoa Aznarez, Kontxi Bilbao, Jone Goirizelaia, Itziar Gomez eta Gemma Gonzalez Txabarri izango dira Euskal Herritik joanda.

Ahotsak ekimena PP eta UPNkoek ezik, Euskal Herri osoko gainerako alderdi guztietako emakumeek sortu dute. Bakearen eta konponbidearen alde egitea dute helburu, eta herritarren erabakia onartzea proposatzen dute horretarako bide gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.