AUZITEGIAK

Gaur deklaratuko du Arraizek auzitegian, Guardia Zibilari mehatxu egin ziolakoan

Guardia Zibilak Mate operazioan hamasei lagun atxilotu ondoren eginiko adierazpenengatik auzipetu dute; "herri honek Guardia Zibilari xake-mate egiteko unea da", esan zuen orduan Sortuko Kontseilu Nazionaleko presidenteak.

Hasier Arraiz Sortuko Presidentea. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
jon olano
2016ko otsailaren 16a
07:48
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian deklaratuko du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak 09:30etatik aurrera, eta Sorturen Kontseilu Nazionaleko ordezkaritza zabal bat bertan egongo da. Sortuk ohar batean adierazi duenez, Arraizen kontrako auziak "agerian uzten du estatu espainarrean ez dagoela adierazpen askatasunik", eta salatu du "disidentzia politikoa" jazarri egiten dutela "erakunde judizial zein polizialek".

"Salbuespenezko tresnatzat" jo ditu Sortuk Guardia Zibila eta Auzitegi Nazionala, "eskubideen ikuspegitik erabat kaltegarriak", eta horiek desagertu behar dutela uste du.

2014eko urtarrilean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldearen aurkako Xake operazioaren ostean, Herrira-rekin lotutako lau lagun eta hamabi abokatu atxilotu zituen Guardia Zibilak urtebete geroago, Mate deituriko operazioan. Izenekin hitz-jokoa egin zuen Arraizek, 2015eko urtarrilaren 12an, esanaz "herri honek Guardia Zibilari xake-mate egiteko unea" zela.

Dignidad y Justicia elkarteak, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkari Carlos Urkijok eta Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Juan Kalparsorok delitu zantzuak ikusi zituzten Arraizen hitzetan.

Arraizek adierazpenak egin zituen prentsaurrekoaren bideoa:

[Youtube]https://youtu.be/M-l-kHq5lbQ[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.