Gaur deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean Basaurin atxilotutakoek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Gaur pasatuko dira epailearen aurretik igande goizaldean Basaurin atxilotutako lau gazteak. Deklarazioa konfiantzazko abokatuekin egiteko aukera izango dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean; atzo ere abokatuekin deklaratu ahal izan zuten Poliziaren aurrean. Guardia Zibilak atxilotu zituen Iker Hernandez, Eneko Eguren, Ibon Santamaria eta Liher Bilbao, Bilboko Santutxu eta Otxarkoaga auzoetako bizilagunak. Berri agentziek zabaldu zutenez, telefono hedagailu bati su emateko asmotan zirela atzeman zituzten.

Ezker abertzaleak kezka adierazi zuen gazteen egoeraren inguruan, eta esan zuen «premia larria» dagoela «indarkeria gertakariak eta eskubide urraketa etengabea» gainditzeko. Igande iluntzean, 200 bat lagunek salatu zituzten atxiloketak, Santutxun. Atzo, berriz, manifestazioa egin zuten, Otxarkoaga auzotik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.