Gaur gehiago entzun da entzierroko euskarazko kanta

2009ko uztailaren 8a
11:29
Entzun
Atzo estreinatu zuten Iruñeko sanferminetako entzierro aurreko euskarazko kanta, eta gustura bukatu zuten antolatzaileek. Gaur gusturago egongo dira, atzo aldean gehiago entzun delako.

7:55an, 7:57an eta 7:59an abestu ohi diote Santo Domingon San Fermini, bakoitzean bi aldiz. Orain arte gazteleraz ziren denak. Aurtendik, aldiko aurrena gazteleraz soilik. Bigarrengoan korrikalariek bietara abesten dute: batzuek espainolez -Euskal Herritik kanpokoek batez ere, ekimenaren ezjakintasunagatik, antolatzaileek diotenez- eta besteek euskaraz. Gaur atzo baino ozenago aditu da euskaraz; batik bat, hirugarrengo aldian, ordurako ibilbideko pare horretatik gorago joanak zirelako korrikalari asko, eta santua egoten den leku horretan bertako eta ohiko lasterkari gehiago egoten delako.

Hainbat euskal korrikalariren ekimenez ari dira aurten euskaraz ere abesten. Hitzak emailez bidali dizkiete Iruñeko eta inguruetako hainbat korrikalariri, hitzak ikasten joan daitezen, baina badaezpada panelak ere jarri dituzte Santo Domingoko aldapan entzierroa hasi baino lehen.

Hauek izan dira hitzak:

=iEntzun arren San Fermin,

Zu zaitugu patroi,

Zuzendu gure oinak

Entzierro hontan otoi.=i
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.