8/97 sumarioa

Gaur hasiko da Madrilen 12 nafarren aurkako epaiketa, 10 urteren ondoren

1996an eta 1997an atxilotu zituzten, Y taldeko kide izatea egotzita. Zehazki, kutxa automatikoak erretzea eta beste zenbait kale eraso leporatzen dizkiete. 9 eta 58 urte bitarteko espetxe eskaerak egin ditu fiskalak. Atzo zen hastekoa epaiketa, baina gaur arte atzeratu zuten epaimahaian aldaketak egin dituztelako.

2007ko otsailaren 9a
18:53
Entzun
Carlos Xabier Montoya, David Abarzuza, Carlos Iñigo, Arantza Rus, Mikel Auza, Koldo Nicolas, Oscar Estebariz, Pablo Montoya, Koldo Barberia, Asier Varela, Alberto Pio eta Joseba Miren Saiz Espainiako Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkian eseriko dira gaur, duela 10-11 urte atxilotuak izan, behin-behinean aske geratu, eta berriro bizimoduari ekin ostean.

Hamabi lagun horiek 8/97 sumarioko auzipetuak dira, 1996an eta 1997an Nafarroan kale erasoak egin zituztelakoan atxilotuak; areago, Y taldeetako kide izatea leporatzen diete. Egozten dizkieten delitu zehatzak kutxa automatikoak erretzea, aseguru etxeren bateko kristalak apurtzea eta antzeko beste kale eraso batzuk dira. Hala ere, 9 eta 58 urte bitarteko eskaerak egin ditu fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.