Ezker abertzaleak eta LABek bat egin dute Herrira mugimenduak euskal presoen eskubideen aldeplazak betetzeko gaurko egindako deialdiarekin. Ezker abertzaleak, ohar batean, «dei zabala eta ozena» egin die euskal preso politikoen eskubideen errespetuarekin bat egiten duten herritar guztiei. «Siglen gainetik» plazara ateratzeko eskatu dio ezker abertzaleak gizarteari, uste baitu denen artean lortuko dela «Estatuak bakearen eraikuntzarantz mugiaraztea».
Goazen Plazara egitasmoari babesa emateko eskaera egin du, halaber, LAB sindikatuak. Salatu duenez, indarrean dagoen espetxe politika «errepresioan eta mendekuan» oinarritzen da, eta estatuek gatazka politikorako baldintzatze tresna gisa erabiltzen dute. Hori horrela, LABek uste du herritarren esku dagoela estatuei politika hori amaitzera behartzea.
Bestalde, Nafarroako Ezkerra koalizioak euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara ekartzeko eskatu du. ETAk jardun armatua eten eta gero sortutako egoera politiko berrira egokitutako espetxe politika aldarrikatu du alderdiak, eta, besteak beste, gaixotasun sendaezinak dituzten presoak aske uztea eta Parot doktrinadelakoa baliogabetzea galdegin du. Neurri horiek egokiak ez ezik,«lagungarriak» ere izango dira ETAren amaiera behin betikoa izan dadin, Ezkerra koalizioaren arabera.
Gorenaren sententzia
Espainiako Auzitegi Gorenak 2029ra arte luzatu dio espetxe zigorra Kepa Etxeberria Sagarzazu euskal presoari. Auzitegi Nazionalak gehienezko espetxealdia 30 urtera luzatu zion, eta Etxeberriaren abokatuak erabaki horri helegitea jarri zion. Gorenak, baina, berretsi egin du Auzitegi Nazionalaren epaia.
Bestetik, Espainiako Auzitegi Nazionalak 843 urteko espetxe zigorra ezarri die Oskar Zelarain eta Andoni Otegi ustezko etakideei, 2002ko atentatu batean bi lagun hiltzea egotzita. Auzitegi Nazionalak dio Argala taldeko kide zirela biak eta frogatutzat jo du 2002an Guardia Zibilaren kuartelaren aurka bonba autoa leherrarazi zutela Santa Polan (Alacant).
Gaur plazak betetzera deitu dute ezker abertzaleak eta LABek
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eta 'Parot doktrina' baliogabetzeko eskatu du Ezkerrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu