GAURKO AUKERAK

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zentsura mozioa

Gaur, 09:00etan hastekoa da saioa. Bozketa egiten bada—Rajoyk dimisioa emanez gero ez litzateke egingo— eta egitasmoak aurrera egingo balu, Espainian lehen aldiz aurrera egingo luke zentsura mozio batek. Hau litzateke prozedura:

Bozketa. Ez da sekretua. Alfabeto hurrenkeran parlamentuko presidenteak diputatu bakoitzaren izena irakurriko du, eta hark ahoz eta bere eserlekutik eman behar du botoa. Hiru aukera: bai, ez, abstentzioa.

Presidente berria izendatzea. Mozioak aurrera egin dezan, 176 diputaturen baiezko botoak behar dira. Hori gertatzean, gobernuak bere dimisioa jakinaraziko dio Espainiako erregeari, eta mozioko hautagaia bilakatuko da presidente berria. Izendapena ofizial egingo da hura erregearekin bildu eta, hurrengo egunean, Espainiako Aldizkari Ofizialean azaltzean.

Gobernua osatzea. Eperik ez dago horretarako, baina azkar egitea aurreikusten da. Ministro berriek erregearen aurrean karguaren zina egin arte, aurreko gobernukoek jarraituko lukete, eskumen mugatuekin.

Rajoyren dimisioa

Atzoko eztabaidan Rajoyk baztertu zuen aukera hori. Baina gaurko bozketa hasi arte dauka horretarako epea. Azken 40 urteetan gobernuburu batek eman zuen dimisioa: Alfonso Suarez, 1981ean. Hilabetera inbestitu zuten alderdi bereko (UCD) Leopoldo Calvo-Sotelo.

Mozioaren etetea. Bozketa baino lehen aurkeztu beharko luke dimisioa. Hori eginda, bertan behera geratuko litzateke zentsura mozioa, gobernubururik ez legokeelako.

Jarduneko gobernua. Kasu horretan, egungo gobernuak jarraituko luke, berria izendatu arte, eta egungo presidenteordea —Soraya Saenz de Santamaria— izango litzateke jarduneko presidentea.

Eperik ez. 2016ko hauteskundeen osteko egoera itzuliko litzateke. Erregeak bilatu beharko luke hautagai bat. Inork ez balu baietza emango, jarduneko gobernuak jarraituko luke, epe mugarik gabe —2020ko hauteskundeak egin arte—.

Hauteskundeak aurreratzea. Hautagairik balego, lehen bozketan gehiengo osoa beharko luke; bigarrenenean, sinplea. Bi hilabete dauka babesa lortzeko lehenengo bozketatik. Ez badu lortzen, hauteskundeetara deituko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.