Gipuzkoako errauste plante proiektua

Gaurko erabakia atzeratu ondoren, hilaren 19an ebatziko dute bigarren planta non jarri

Gipuzkoako Diputazioak proposatutako bederatzi aukeretatik sei behin betiko baztertu, eta hiru kokagune posible aukeratu behar zituen Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketa Planaren Jarraipen Batzodeak gaur. Hala ere, ados ezin jarrita, erabakia atzeratako eskatu dute zenbait mankomunitatek, eta, azkenean, horixe hitzartu dute: hilaren 19 arte erabakirik ez hartzea. Egun horretan, ordea, kokagune zehatza zein izango den ebatziko dute kolpean.

2004ko uztailaren 1a
19:05
Entzun
Zazpi udalerritan banatutako bederatzi kokagune dira Gipuzkoako Diputazioak egindako lehen aukerataren arabera bigarren errauste planta aterbetzeko hautagai direnak. Honakoak dira udalerriak:Usurbil, Zestoa, Villabona, Beasain, Urnieta, Ormaiztegi, Bergara

eta Donostia.

Errenterian, San Markos gotorlekuan, bilera egin du gaur Hondakinen Kudeaketa Planaren Jarraipen Batzordeak, eta kokagune horietatik sei baztertu, eta aukera hirutara mugatzea zen gaurko batzarraren xedea. Ados ezin jarrita ibili dira, ordea, eta zenbait mankomunitatek denbora gehiago eskatu dute proiektua aztertzeko. Hori dela eta, gaur ez da inolako erabakirik hartu. Uztailaren 19an ebatziko dute: aurreneko galbahea saihestu, eta zuzenean zein lekutan eraikiko duten erabakiko dute kolpe batean.

Errauste planta horretan Gipuzkoa osoko hondakinak erreko dira Txingudi eskualdekoak izan ezik. Izan ere, Txingudin beste planta bat eraikiko dute eskualdeko zaborrak erretzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.