Komunikazioa

'Gaztea, 25 urte' gala emango du ETB1ek larunbatean

Larunbatean bete ziren 25 urte euskarazko irrati formula emititzen hasi zenetik. 119.000 entzule ditu gaur egun.

Euskadi Gaztearen inaugurazioko ekitaldia, 1990. urteko martxoan. EITB
urtzi urkizu
2015eko martxoaren 24a
11:15
Entzun

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Gazteak 25. urteurrena ospatzeko. Aurrenekoa joan den larunbatean egin zuten, programazio berezia streaming bidez ikusteko aukera izan baitzen webgunean. Larunbat honetan, berriz, 'Gaztea, 25 urte' gala berezia emango du ETB1ek. Besteak beste, Hesian, Drogas, Enkore eta Vendetta musika taldeek parte hartuko dute. Gazteak urteotan egin dituen lehiaketak ere gogora ekarriko dituzte. Esate baterako, Gaztea Dantzan lehiaketa irabazi duen Hop Familia taldea platoan izango da. Julen Telleriak aurkeztuko du gala, eta Luisma Laboak zuzenduko du. Musika, dantza lehiaketak eta umorea tartekatuko dituzte.

Urtero bezala, Gazteak maketa lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren finala aurten Bilboko Kafe Antzokian egingo dute, apirilaren 30ean. 

Youtuber lehiaketa ere antolatuko du laster Gazteak. Youtube bideo plataformaren barne, euskarazko kanalak bultzatzeko helburua izango du lehiaketak. Abendura bitartean, aldizka, bideo eta kanal onenak sarituko ditu irratiak. Euskarazkoak izan beharko dira guztiak. 

Gaztea Dantzan lehiaketa ere antolatuko dute aurten. Iaz ehun partaide baino gehiago izan ziren, eta bisita asko ekarri zizkion horrek Gaztearen webguneari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.