EGK Euskadiko Gazteariaren Kontseiluak GazteEkin! izeneko ekimena aurkeztu du jendaurrean, gazteak, politikariak eta administrazioa elkarrenagan hurbiltzeko asmoz. Helburua da gazteen iritziak pisua izatea erabaki politikoetan. Hori lortzeko, Bilbon, Gazteizen eta Donostian topaketak eginen dituzte, datorren astetik aurrera. Mahai berean eseriko dira gazteak, politikariak eta administrazioko teknikariak, hezkuntzari, kulturari, hirigintzari eta gisako bertze hainbat gairi buruz hitz egiteko.
Topaketa horien ondotik, azaroaren 16tik 18ra, GazteEkin!-en kongresu nagusia eginen dute, ondorioak jasotzeko. Interneten bidez ere iritzia eman ahal izanen dute gazteek.
'GazteEkin!' sortu da, gazteak, politikariak eta administrazioa elkartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu