Gazteriaren Legearen aurreproiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Beste urrats bat egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Gazteriaren Legea betetzeko bidean. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen egitasmoaren zirriborroa. Aurreproiektuan jasotzen denaren arabera, bi helburu nagusi izango ditu: gazteen emantzipazioa eta autonomia handitzea. Hori lortze aldera, erakundeen arteko elkarlana bultzatuko dute. Gazteentzako azpiegiturak eta zerbitzuak ere indartu nahi dituzte. «Egun etxetik joateko gazteek dituzten trabei aurre egin nahi diegu», berretsi du Jaurlaritzak. Kultura Sailak landu du proiektua, eta, xedeak gauzatzeko asmoz, Euskadiko Gaztediaren Institutua jarri nahi dute martxan. Araua garatzea izango da erakundearen eginkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.