Gaztetxeak kriminalizatzeko nahia salatu dute Kortxoenean

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
«Gazteria eta gaztetxe mugimendua kriminalizatzeko helburua» ikusten dute Kortxoenea gaztetxeko kideek. Urriaren 22an Espainiako Auzitegi Nazionalak gazte mugimenduaren kontra egindako polizia operazioan Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxera sartu zen Espainiako Polizia, eta hainbat material eraman zituen handik. Gaztetxea, aurrera daraman ekimenagatik, auzoan ez ezik Donostian ere erreferentzia dela esan dute prentsaurrekoan, eta salatu dute hori dela Espainiako Polizia bertara sartzeko benetako arrazoia. «Beren kontroletik kanpo dagoen oro suntsitu nahi dute». Nolanahi ere, lanean jarraituko dutela ohartarazi dute. «Eraso hau gauzak ondo egiten ari garen seinale da», esan dute.

Era berean, elkartasuna azaldu diete operazio hartan atxilotutako gazteei eta haien senitartekoei.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.