BIHar berria-n

Gemma Zabaleta: "Panorama politikoa astintzeko ordua iritsi da Euskal Herrian"

PSE-EEko kideak oraintxe dela hiru urte utzi zuen politika aktiboa, Jaurlaritza lagatzean. 25 urte egin zituen politikan, kargu desberdinetan. Orain buru-belarri, euskara ikasten dabil. BERRIA harekin egon da, Lazkaoko Maizpide barnetegian. Oraindik politika bizi duela ere nabari zaio. Elkarrizketaren aurrerapena da.

Gemma Zabaleta, Lazkaoko Maizpide barnetegian. GOTZON ARANBURU, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2015eko abenduaren 26a
00:01
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Gemma Zabaletaren esan batzuk:

- "Niretzat aurkikuntza ikaragarria izan da euskara ikastea. Zoritxarrez, hemen, Euskal Herrian, bi kultura bizkarra emanik bizi dira: erdal eta euskal kultura. Nik orain deskubritu ditut euskal kultura, literatura, musika…; dena. Aldi berean, nire nortasuna ere nolabait deskubritu dut. Barnetegian ikasten duguna ez da soilik hizkuntza bat; Euskal Herriko nortasuna ere ikasten dugu, eta horrek izugarrizko garrantzia du".

- "Jaurlaritzaren eta hemengo beste administrazioen lehentasuna euskara izan behar da, gure hizkuntza eta gure kultura sustatzea eta bultzatzea. Ez dut uste nahikoa sustatzen denik. Inbertsio ekonomiko handia egin behar da hori defenditzeko eta hori bultzatzeko, ezinbestekoa da hori".

- "Gustatuko litzaidake euskal alderdi sozialista proiektu berri batekin ikustea, Euskal Herriarengan pentsatzen. PSOEren menpe bizi da, autonomia falta du".

- "Kataluniako bidea eta Euskal Herrikoa bera izan behar dira, eta hori da erabakitzeko eskubidea onartzea, eta gero, eskubidea gauzatzeko, akordio politikoa lortzea estatuarekin. Bide demokratikoa da, eta iritsiko da erreferendum bat".

- "Panorama politikoa astintzeko ordua iritsi da Euskal Herrian, eta erabakitzeko eskubidea defendatzea ez da Kataluniaren kontua bakarrik. Gure ordua ailegatu da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.