Generiko berri bat hiesa dutenen tratamendurako
BILBO. EAEko Hiesaren Planaren zuzendari Daniel Zulaikak iragarri du beste botika generiko bat jarriko dutela salgai gaixotasun hori dutenentzat. «Hala, tratamendua ekonomikoki bideragarria izatea lortuko dute», esan du. Neurri horrekin milioi bat euro aurreztea lortuko dutela iragarri du Zulaikak. Iaz, Osakidetzak 38 milioi euro gastatu zituen tratamendu horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu