Zizur Nagusiak ez du eraso sexistarik onartzen", diote ele bitan udalak herriko sarreretan jarritako kartelek. Godanek esan du kartelak bizilagun eta bisitarientzat direla: "Udala eraso horien aurka agertzea ekinbide ikusgarria izan daitekeela uste dugu". Carme Rubalcaba Berdintasun zinegotziaren aburuz, helburua gizartea gaiarekin sentsibilizatzea da, "bortizkeria sexista oraindik existitzen baita".
Maiatzeko udal hauteskundeak UPNk irabazi bazituen ere, Jon Godan Gero Baiko hautagaia aukeratu zuten alkate EH Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizurren botoei esker.