Gerenabarrenak dio EBk eta PPk «itun ezkutua» dutela
EAJren ABBko presidentearen ustez, argi geratu da jeltzaleek ez dutela gezurrik esan Arabako negoziazioen inguruan
Ezker Batuaren eta PPren artean «ezkutuko akordioa» dagoela berretsi du Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak. Kontxi Bilbaok atzo egindako adierazpenek erakusten dute EAJk ez duela gezurrik esan negoziazioen berri eman duenean: «EBk aitortu egin du negoziazio mahaiaren gainean politikatik eta programatik kanpoko baldintzak jarri zituela». Eskaera horiei ezezkoa eman izanaren ondorioz, programari zegozkion eskakizunak igo zituen EBk, Gerenabarrenak azaldu duenez. EAJko buruak susmoa dauka jarrera aldaketa horren atzean PPrekiko hurbilketa bat egon daitekeela, eta iradoki du PP «edozer gauza egiteko prest» egon dela Javier de Andres ahaldun nagusi aukeratua izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu