Gernikako Akordioa osorik betetzeko eskatu du Aralarrek

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
ETAren azken agiriaren harira—martxoaren 27an argitara emandakoa— Gernikako Akordioaren izenpetzaileen artean izandako eztabaidan, Aralarrek bere jarrera berretsi zuen atzo, prentsa ohar baten bidez. «Ituna osorik bete beharrekoa da», zioen oharrak, eta ETAri eta Espai-niako Gobernuari exijitu zien akordio hori «osorik» bete dezatela.

Era berean, itunaren sinatzaileei eskatu die Gernikako Akordioa «osorik» aldarrika dezatela. Gainera, ohartarazi du «akordioaren edukien garrantzia eta transzendentzia aintzat hartuta» baztertu egiten duela «inork Gernikako Akordioa era alderdikoian erabiltzea».

Aralarrentzat, oharrak dioenez, «herri honen bakebidean oinarrizko ibilbide orria da Gernikako Akordioa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.