Gernikako Akordioaren sinatzaileak Galizian dira, babes bila

BNG prest azaldu da ekarpen bat egiteko, eta espetxe politika aztertzearen aldeko jarrera erakutsi du

Erredakzioa
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Gernikako Akordioaren sinatzaileen ordezkaritza bat —ezker abertzalea, EA, Aralar, LAB, ESK, Herrira eta Gazte Independentistak— Galizian da egunotan. Bidaiaren helburua da babesa lortzea bake prozesua sendotze aldera. Guillerme Vazquez BNGko eledunak sostengua eman dio Gernikako Akordioari, eta prest azaldu da ekarpen bat egiteko. Vazquezek azpimarratu du «aukera historiko bat» dagoela Euskal Herrian, eta prest dago bide horretan laguntzeko.

Haren irudiko, beste alderdiek ere jarrera hori izan beharko lukete; batez ere, PPk. Haren ustez, egun alde batera utzi beharko lirateke salbuespen politikak; adibidez, Alderdien Legea ezabatzearen alde agertu da, baita espetxe politika berriz aztertzearen alde ere. Era berean, uste du «ulertezina» dela Arnaldo Otegik espetxean jarraitzea. Vazquezen iritziz, egungo aukera baliatu behar da.

Niko Moreno ezker abertzaleko ordezkariak Gernikako Akordioaren sinatzaileen izenean hitz egin du, eta babesa eskertu die BNGri eta «Galiziako herriari». Morenok azaldu du Gernikako Akordioa bide orri bat dela bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko. Hain justu ere, bidaiaren helburua babesa lortzea izan da, «ilusiozko eta itxaropenezko» garai bat eraikitzen lagunduko duena. Morenok garrantzitsutzat jo du akordioaren berri ematea Galizian, galiziarrek elkartasuna adierazi dietelako euskal herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.