EAJk, Zabaltzen taldeak eta NaBaiko beste independente batzuek osatutako Geroa Bai koalizioak azaroaren 20ko hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu dituzte. Ezaguna zen legez, Uxue Barkos izango da Kongresurako hautagaia; Senaturako zerrendaburua, berriz, Laura Alvarez de Eulate abokatu iruindarra izango da. Iruñean eskainitako prentsaurrekoan, Barkosek adierazi du oraingo bozetan erronka aurrekoetakoa baino «zertxobait zailagoa» dela, baina era berean «erakargarriagoa».
Kongresurako zerrendatan, Barkosekin batera Bixente Serrano Izko, Maria Solana, Pedro Aierdi eta Jokin Castiella aurkeztuko dira. Senaturako, berriz, Alvarez de Eulaterekin batera, Gerardo Goñi eta Ana Vilches aurkeztuko dira. Zerrendak osatzerakoan «eskuzabaltasun handia» egon dela nabarmendu du Barkosek.
Ukatu egin du Amaiur koalizioa lehiakide nagusi dutela, eta adierazi du proiektu «desberdinduak» direla. Haren ustez, Geroa Bairen arerio nagusia UPN-PP izango da. «Garrantzitsua da politika bere interes pertsonalen mesederako erabiltzen dutenak kanporatzearen alde lan egitea irmotasun handiz».
Geroa Bairen Senatuko zerrendaburu izango da Laura Alvarez de Eulate
Zerrendak osatzerakoan alde guztien aldetik «eskuzabaltasun handia» izan dela aipatu du Uxue Barkosek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu