Gertakariak

Getariako bizilagun batek ustez 10.000 euroko iruzurra egin du, auzokoen telefono lineak erabiliz

Getariako (Gipuzkoa) 28 urteko gizonezko bati iruzur akusazioa egin diote, ustez bizilagunen telefono lineak erabiltzen zituelako berak deitzeko. Guztira, 10.000 euro inguruko iruzurra egin bide du gazte horrek, telefono erotikoetara eta igerleen zerbitzuetara, zein ordaindu beharreko Interneteko orrietara sartzeko erabiltzen baitzituen auzokoen telefono zenbakiak. Gaztea ez dute atxilotu, baina aldiro-aldiro agintari judizialengana joan beharko du.

2004ko otsailaren 24a
14:01
Entzun
Ertzaintzaren arabera, akusatutako gazte hori telefonoak jartzen zituen enpresa batean lan egindakoa da, eta arlo horretako ezagutzak baliatuz, bere behebarruko telefono terminalen kutxa manipulatueta zenbait bizilagunen telefono lineak erabiltzeko modua lortu zuen. Linea horiek erabiltzen zituen ordaindu beharreko telefono zein Internet zerbitzuetara deitzeko. Iruzur delitua leporatzen diote gazteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.