Zigor Goikoetxearen kontrako salaketa aurkeztu du Maria Arrue Getxoko Udaleko PPko zinegotziak Espainiako Auzitegi Nazionalean. "Mehatxu terroristak" leporatzen dizkio Arruek Goikoetxeari; zehazki, gazteak "bost urteko epean hil" egingo zutela esan ziola salatu du.
Joan den igandean San Lorentzo azokara bisita egin zuten PPko hautetsiek eta alderdi bereko beste zenbait buruzagik. Ezker abertzalearen jarraitzaileekin topo egin zuten han, eta PPko buruzagien arabera, irainka eta mehatxua hartu zituzten.
Zigor Goikoetxea duela egun batzuk ETAko Bizkaia sarea-ren arduradun izatea egotzita atxilotu zuten Arkaitz Goikoetxearen anaia da.
Politika
Getxoko gazte baten aurkako salaketa jarri du Marisa Arrue PPko zinegotziak Auzitegi Nazionalean
"Mehatxu terroristak" egitea leporatu dio Zigor Goikoetxeari. ETAko kide delakoan atxilotutako Arkaitz Goikoetxearen anaia da. PPko hautetsiek San Lorentzo azoka bisitatu zuten joan den igandean, eta liskarrak izan zituzten ezker abertzalearen jarraitzaileekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu