Gipuzkoak obra batzuen kostua gehiegi igo zuela esan du kontu epaitegiak

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Kontuen Epaitegiak ebatzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak —EAJk eta Hamaikabatek osatuak— gehiegi igo zuela obra batzuk egiteko aurrekontua 2009. urtean. Besteak beste, Urumeako autobidea eta AP-1 errepidea eraikitzeko diruaren igoera kritikatu du kontu epaitegiak.

Datuok jakinarazi ditu kontu epaitegiak: Eskoriatza iparraldearen eta Arrasate iparraldearen arteko AP-1 errepideko lanen kostua %52 hazi zen hasierako asmoarekin alderatuta; %53, Segura eta Zegama arteko GI-2637 errepidea hobetzekoa; eta %44, Urumeako autobidea egitekoa. Aurrekontuen igoerak aldundiak kudeatutako lanetan nahiz Bidegik kudeatutakoetan egin ziren, kontu epaitegiaren arabera.

Diputazioaren zorra 2009 amaieran 199,8 milioi eurokoa eta Bidegirena 500 milioi eurokoa izan zela ere ezagutarazi du kontu epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.