Sorturen legeztatze prozesua

Gipuzkoako Batzar Nagusiak, legeztatzearen alde

Sortu alderdi gisa «berehala» izendatzeko eta hari bozetan parte hartzeko aukera emateko eskatu dute

Erredakzioa
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Sortu alderdien erregistroan «berehala» onartzeko eskatu diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek «estatuko botereei», Sortuk datozen foru eta udal hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan dezan. Batzar Nagusien esanetan, erakunde politikoen legez kanporatzeek «oinarrizko eskubide eta askatasunak» txikitzen dituzte; esaterako, pentsamendu eta adierazpen askatasuna edo herritarren elkartze eta parte hartze eskubideak.

Indar eta adierazpide politiko guztiek «instituzio guztietako bizitza politiko eta sozialean aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea» dutela ohartarazi dute, eta bake eta normalizazio politikoaren aldeko konpromisoa berretsi dute.

Bozetan egongo direla uste du

Ezker abertzalea datozen hauteskundeetan egongo dela uste du Ezker Batuak. «EArekin edo hautes taldeetan, baina aurkeztuko diren sinesmena dut», esan du Serafin Llamas EBren presidentziarako bozeramaileak. Areago, «azkenean Sortu instituzioetan B plan batekin badago, gola sartuko dio Justiziari», esan du.

ESK sindikatuak azaldu du ez duela Gorenaren erabakia ez ulertzen ez onartzen. Gatazka gainditzeko «oinarri zibil eta demokratikoetan» aurrera egin eta eskubide guztiak errespetatu behar direla ohartarazi du, eta Gorenak horren aurka egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.