DONOSTIA. Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta haien alaba Xua elkarrengandik gertu egotea eskatzen duen mozioa onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Sarek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Gipuzkoak.
Egun, umea Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) kartzelan bizi da gurasoekin. Urtarrilaren 19an, 3 urte beteko ditu, eta, legeak hala aginduta, bereizi egin beharko dute. Orduan, 600 kilometro inguru egin beharko ditu gurasoak ikusteko, eta hori eragozteko eskatu dute.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskaeraren berri «urgentziaz» emango diete Espetxe Zuzendaritzari, Espetxe Zaintzako epaileari eta Espainiako Barne Ministerioari. Mozioak azaltzen duenez, biek beteta dauzkate zigorraren hiru laurdenak. Beraz, espetxe politika arrunta aplikatuta, eskubidea daukate baldintzapean aske geratzeko.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Xua haurra babestearen alde
Eskaera bidaliko diote Espetxe Zuzendaritzari, Espetxe Zaintzako epaileari eta Espainiako Barne Ministerioari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu