Bakeari buruzko talde txostengilea eratzea erabaki dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. EAJk proposatu du talde hori sortzea, eta gainerako talde guztien oniritzia jaso du. Berdintasun Politiken, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Batzordearen barruan osatuko da talde txostengile berria.
Bildu, EAJ, PSE, PP eta Aralar bat etorri dira proposamenaren alde egiteko: «Uste dugu onuragarria eta beharrezkoa dela bakearen aldeko lan sozial zein erakunde lana», zehaztu dute. Txostena osatzea egokia dela uste dute batzarkideek, «bakearen aldeko lanari datxezkion printzipio batzuen gainean jarrera bateratu bat lantzeko». Gabonen aurretik erabakiko dute egiten hasi edo ez.
Rebeka Ubera Aralarreko batzarkideak azpimarratu du ezinbestekoa dela «bakea ikuspegi oso batetik lantzea eta alderdikeriak alde batera uztea». Lan horretan erakundeek elkarlanean aritu behar dutela ere nabarmendu du: «Bakea eta normalizazioa ez dira erakunde bakoitzak bere aldetik aztertu beharreko gaiak».
Gipuzkoako Batzar Nagusiek bakearen aldeko talde txostengilea eratu dute
Alderdi guztiek beharrezkotzat jo dute bakearen aldeko lan soziala eta erakundeetakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu