Gipuzkoako Diputazioa eta hainbat sindikatu, lanean

2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Konstituzioaren Egunean ospatzeko ezer ez dagoela iritzita, lan egin zuten atzo, besteak beste, Gipuzkoako Diputazioan eta ELA eta LAB sindikatuetan. EAk, berriz, «baztertzaile» jo du Espainiako Konstituzioa. Ikerne Badiolak gogoratu du PPk konstituzioa erabili duela Amaiurrekin ez biltzeko arrazoi gisa: «330.000 euskal herritar baztertu gaituzte». Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Espainiako Konstituzioa bakea lortzeko esparru gisa defendatu du, bestalde. Uste du «beharrezko balio guztiak» eskaintzen dituela bizikidetza bermatzeko. Deitoratu egin du EAJk eta Amaiurrek kongresuan atzo egin zen ospakizunean parte hartu ez izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.