Konturatu direnean, Diputazioak bidalitako hondeamakinak eta bestelako tresneria zeuden lekuan bildu dira hainbat herritar, eta obrak hastea galarazi dute.
Ertzaintza agertu da, baina ez da istilurik gertatu. Azkenean, herritar talde horren aurkako salaketa jartzea erabaki du Diputazioak, "lanen hasiera eragozteagatik". Herritarrek ere erabaki bertsua hartu dute: salaketa jarriko dute Diputazioaren aurka Auzitegiaren epaia jaso baino lehen obrak hasten saiatuko delako.
Era berean, autobide proiektu ofizialaren aurka dagoen herritar taldeak idatzi bat erresgistratuko du bihar Diputazioan, nolabait, gatazka bideratzeko zenbait konpromiso hartuz: epaia iritsi arte obrarik ez hasteko eskatuko diote Diputazioari. Trukean, epaia Diputazioaren aldekoa balitz, autobideko lanak ez galarazteko konpromisoa hartzen du herritar taldeak, nahiz eta proiektuaren kontrako auzibideari eutsiko dion.
Azpiegiturak
Gipuzkoako Diputazioak Urnietako saihesbideko obrak auzitegien erabakirik gabe hasi nahi zituela salatu dute
Urnietako (Gipuzkoa) saihesbide proiektua auzitegietan dago: Gipuzkoako Diputazioak egindako proiektuak ingurumenarentzat eta beste zenbait arlotan kaltegarria zela iritzita, beste proiektu bat aurkeztu zuen herritar talde batek, eta auzibidea hasi zuen hura defenditzeko. Gipuzkoako Kontentzioso-administratiboko Auzitegiak hartu behar du erabakia, baina ebazpena jaso aurretik, gaur, Diputazioa obrak hasten saiatu dela salatu du herritar talde batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu