Gipuzkoako eta Lapurdiko mugako errepide kamerez galdetu du Amaiurrek

Hainbat puntu idatziz argi diezazkiola eskatu dio Xabier Mikel Errekondok Espainiako Gobernuari

Erredakzioa
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Biriatura iritsi aurretiko puntu batean, hain zuzen, Behobian eta Irunen Espainiako Barne Ministeriorko Trafiko Zuzendaritza Nagusiak jarriak dituen kamerei buruz galdetu dio Amaiur koalizioaren talde parlamentarioak Espainiako Gobernuari.

Idatziz erantzuteko eskatu dio Xabier Mikel Errekondo diputatuak Espainiako Gobernuari.

Kamera horiek 2009an jarri zituzten, Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan dagoen zirkulazio jarioari buruzko estatistikak egiteko, orduan esan zutenez.

Kamera horiek oraindik ere leku horietan egoteak, ordea, hainbat kezka sortu dizkio koalizioari, eta horregatik jakin nahi du, besteak beste, ea zirkulazioaren jarioa kontrolatzeko ez ezik autoen matrikulak eta barruan doazenak ere kontrolatzeko balio duten, eta ea irudi eta datu horiek zenbat denboraz eta non artxibatzen diren. Era berean, Hego Euskal Herrian gisa horretako kamera gehiago badiren eta hala balitz non diren ere argitzeko eskatu dio Errekondok Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.