Gipuzkoako jaiak, «gizonen neurrira» eginda

2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Aldundiak eskatuta, herrialdeko jaiak ikertu zituen iaz Frapi ikerketa enpresak. Genero ikuspegitik egin zuten, eta guztira bederatzi herritako jaiak aztertu zituzten: Donostia, Irun, Lezo, Antzuola, Tolosa, Zumaia, Bergara eta Errenteria. Ikerketa horren arabera, jaiak «gizonen neurrira» daude eginda, oro har. Hala, egoera iraultzen lagun dezan gida baten beharra dagoela agerian utzi zuten ikerketan.

Ikertu zituzten hainbat festatan, dena den, keinu interesgarriak ikusi zituzten. Hala, eredugarritzat jo zuten Donostiako Aste Nagusian piratek antolatzen duten abordatzea. «Emakumeen parte hartearen inguruko oso planteamendu argiak dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.