Gipuzkoako lantaldea datorren astelehenean bilduko da lehen aldiz

Rafaela Romero izango da taldeko burua, eta Martin Garitanok parte hartuko du diputazioaren izenean

Juan Luis Zabala
Donostia
2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Elkarbizitza eta bakea sustatzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan sortutako lantaldea datorren astelehenean jarriko da martxan. Joan den astean, ekainaren 11n, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten lantaldea sortzea, «humanizazioa, elkarbizitza, birradiskidetza soziala eta bakerako hezkuntza» bultzatzeko asmoz. Lehen bilera datorren astelehenean, ekainaren 25ean, egingo du.

Rafaela Romero PSE-EEko biltzarkidea da lantaldeko burua. Aldundiaren izenean, Martin Garitanok eta Marina Barrosok hartuko dute parte. EAJren izenean Markel Olanok eta Eider Mendozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.