Giro lasaia izan da bozkalekuetan

Ez da inongo istilu aipagarririk izan. Dena den, Amaiurrek Twitter bidez jakinarazi du Irunberrin koalizioaren karteletan dianak agertu direla.

joxerra senar
Iruñea
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Hauteskunde eguna lasaitasunez joan zen atzo Nafarroako 390 bozkalekuetan, eta ez zen istilurik izan. Beharbada, aipagarriena izan zen Amaiur koalizioak Twitter bidez salatutakoa. Irunberrin, koalizioaren aldeko karteletan ezezagunek dianak margotu zituzten.Koalizioak, argazki batzuk eskegi zituen Twitterreko bere helbidean.

Mehatxuez gain, normaltasuna izan zen nagusi. Dena den, UPN-PPren arabera normaltasun hori apurtu egin zuten Amaiurreko hainbat ordezkarik. Eskuineko koalizioak ohar bidez salatu zuen Nafarroako hainbat bozkalekuetan Amaiurreko ordezkari batzuk presoen aldeko pegatinak zituztela gainean. «Hautesleentzat mehatxu izan dira», kexatu ziren. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzatik ohar bidez jakinarazi zuten hainbat pegatinatan presoak Euskal Herriratzearen aldeko pegatinak zaramatzatela Amaiurreko hainbat ordezkarik.

Bestetik, Iruñeko Nafarroako Blanca plazako hauteslekuan 20 minutuko atzerapenarekin hasi ziren bozkatzen, mahaiko presidenteak ez zuen baimendu bozkatzen hastea gobernuaren murrizketak sinbolizatzen dituen guraizeen irudi bat zegoelako. Hain zuzen ere, bozkaleku horretan bozkatu zuten hiru zerrendaburuk: Geroa Baiko Uxue Barkosek, UPN-PPko Carlos Salvadorrek etaPSNko Juan Moscosok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.