Giza Eskubideen Astean parte hartzera dei egin dute Nafarroako eragileek

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Krisiaren gainetik, eskubideak guztionak diralelopean, Giza Eskubideen eta Immigrazioaren Astea ospatzeko Iruñean egingo diren ekitaldietan parte hartzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek. Amnesty Internationalek Iruñean duen taldeko bozeramaile Fernando Armendarizek eta SOS Arrazakeriako kide Beatriz Villahizanek aurkeztu zuten programazioa atzo. Talde horiez gain, CIN, IPES, Haldy Fotty, Paris 365 eta Paperak Eta Eskubideak Denontzat plataformak ere antolatu dituzte jarduerak.

Ekitaldiak larunbat honetan hasiko dira, Merkatari kalean 12:30ean egingo den elkarretaratzearekin. Adierazpen askatasunaren aldeko sinadurak bilduko dituzte bertan. Halaber, abenduaren 12an Jose Luis de la Hozen Emigratzailearen begirada erakusketa irekiko dute, 19:30ean, Zabaldin. Abenduaren 13an, berriz, Lotsaren hesiak film laburra emango dute Hormiga Atomica liburu dendan, 20:00etan.Abenduaren 15ean, Amal Ramsisen Debekatuta filma emango dute liburu denda berean. Azkenik, abenduaren 16an, maratoi solidarioa egingo dute, eragile sozial eta sindikalen parte hartzearekin. Hainbat ekitaldi egingo dituzte Paris 365 jantoki sozialean, 16:00etatik 20:30era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.