ekainaren 8a

Giza katearekiko konpromisoa adierazi dute 123 enpresatako ordezkari sindikalek

ELA, LAB, ESK, Eilas, Hiru eta EHNE sindikatuetakoak dira ordezkariak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko agerraldia egin dute, eta Gure Esku Dago-ren ekimena babestu dute.

Ordezkari sindikalen agerraldia, Bilbon. ARGAZKI PRESS
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko maiatzaren 21a
07:41
Entzun 00:00:0000:00:00

ELA, LAB, ESK, Eilas, Hiru eta EHNE sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago mugimenduak ekainaren 8rako antolatu duen giza katearekin. Sindikatu horiek 123 enpresatan dituzten ordezkariak kalera atera dira, euripean, herri ekimenak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egiteko.

Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den kateak 123 kilometro izango ditu. Horregatik agertu dira 123 enpresatako ordezkariak Bilboko Arriaga Plazan egindako agerraldian; kilometro bakoitzeko, enpresa bateko kideak.

Erabakitzeko eskubidea "eskubide demokratiko eta unibertsala" dela gogoratu dute, aniztasuna eta parte hartzea direla ekimenaren ezaugarriak, eta herritarrak erabakitzeko eskubidearen alde "aktibatzea" duela helburu. "Uste dugu erabakitzeko eskubideari dagokionez honelako dinamiken bidez egingo dugula aurrera", esan dute. Horregatik eskatu dute Gure Esku Dago-k antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.