Gure Esku Dago-k Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu ditu milaka herritarren laguntzarekin. Herritarren Ituna Eusko Legebiltzarraren atariraino eraman dute, eta Nafarroako Parlamentura eramateko asmoa iragarri dute. Datorren urtean "urrats erabakigarriak" egingo diren itxaropena agertu du plataformak. Mobilizazioaren gakoak aztertu dituzte Jon Olano eta Amagoia Mujika kazetariek, Berria TBn. Horrez gain, Donostian, Bilbon eta Gasteizen giza katea nola egin duten azaldu dute Enekoitz Esnaola, Gotzon Hermosilla eta Edurne Begiristain kazetariek, hurrenez hurren.
Giza katea
Giza katearen saio berezia, Berria TBn
Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu dituen giza katearen inguruko saio berezia egin du BERRIA TBk. Jon Olano eta Amagoia Mujika kazetariek mobilizazioaren inguruko xehetasunak eman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu