Gizon bat atxilo, bikotekide ohiari labana sartzea egotzita

Bikotekideari eta alabari tratu txarrak ematea leporatuta, Santurtziko gizon bat espetxeratu dute

ainara arratibel gascon
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon, urruntze agindua apurtu eta bikotekide ohiari sabelean labana sartzea egotzita. Ertzaintzak emandakodatuen arabera, goizeko seiak aldera izan zen erasoa, emakumearen etxean, Getxon (Bilbo). Antza, gizonak etxe horretako giltzak zituen. Ertzainak bertaratu zirenean, ikusi ahal izan zuten emakumeak zauria zuela sabelean, eta hainbat kolpe zituela gorputzean. Biktima Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten, medikuek arta zezaten. Ertzaintza, berriz, ustezko erasotzaileak Bilbon duen etxebizitzara bertaratu zen, eta han atxilotu zuten. Orain hamar egun ere atxilotu zuten.

Getxoko alkate Imanol Landak gogor gaitzetsi zuen gertatutakoa. «Erasoa onartezina da, eta ezin du zigorrik gabe geratu. Gainerako erakundeekin elkarlanean, Getxoko Udalak ahalegin osoa egingo du halako erasoak gerta ez daitezen». Halaber, dei egin die biktimei laguntza eskatzera. «Gizarte zerbitzuetatiklaguntza osoa eskainiko zaie».

Bestalde, epaileak espetxera bidali du Santurtziko (Bizkaia) gizon bat, bikotekideari eta 13 urteko alabari erasotzea leporatuta. Ostegunean izan zen erasoa, eta Santurtziko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atxilotuaren bikotekideak salatu du erasoa izan zenean labana bat zuela eskuetan. Baimenik gabe armak izatea ere egotzi diote.

Generanitza jardunaldiak

Aste honetan Nafarroako Opus Deiko unibertsitatean genero ideologiaren definizioa eta helburuak aztertzeko biltzarra salatzeko, sexismoaren eta xenofobiaren kontra lan egiten duten hainbat taldek antolatutako Generanitza jardunaldiekin aurrera jarraitzen dute.

Opus Deiren eta UPNren ideologia «atzerakoia» salatu nahi dute. Hala, gaur, Bideko Amaren erietxeko aparkaleku zaharreanmanifestazioa egingo dute. Aldarrikapenerako protesta izateaz gain, ondo pasatzea ere nahi dute antolatzaileek. Aniztasunaren Agertokia jarri diote izena protestari, eta 12:00etan abiatuko da. 15:00etan, berriz, herri bazkaria egingo dute Arrano elkartean, eta iluntzean festa bat izango da El Bullicio elkartean.

Genero aniztasunaren aldeko jardunaldiek hilabetea amaitu arte jarraituko dute. Hitzaldiek, zine forumak eta liburu aurkezpenek osatuko dute, besteren artean, egitaraua. Oraingoz oso pozik daude harrerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.