Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen joan den astelehenean, emakumezko bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Oraingoz, ez Poliziak ez eta agintariek ere ez dute erasoaren gaineko informazio gehiago plazaratu. Edonola ere, argitu dute gizonezkoa aske dela jadanik.
Atzo, Erasoen Kontrako Barakaldoko Udaleko Mahaiak erasoaren berri izan zuen. Hala eta guztiz ere, Udalak adierazi du ez dutela sexu erasoen aurka martxan jarri ohi den protokolorik abiarazi. Izan ere, emandako informazioaren arabera, ez dute erdietsi biktimarekin harremanetan jartzea. Diotenez, ez die erantzun udalaren telefono deiei.