INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohia hiltzera zihoalakoan

38 urte ditu gizonak, eta haren senide batek eman dio abisua Bilboko Udaltzaingoari.

2016ko ekainaren 25a
11:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Zazpikaleetan izan da atxiloketa, 13:30 aldean. Gizonaren senide batek poliziei ohartarazi die bikotekide ohiaren etxera zihoala, suzko arma batekin. Udaltzainek bidean harrapatu dute, Correos kalean, eta egiaztatu gainean zeramatzala arma eta munizioa, gerriko poltsa batean.

Miribillako komisariara eraman dute gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.