INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emazteari labanaz eraso egiteagatik

75 urte ditu atxilotuak.

2015eko azaroaren 3a
09:31
Entzun

Atzo goizaldeko bostak aldera atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa, Bizkaiko hiriburuko Uribarri auzoan. Ordu horretan, emakume batek SOS Deietara hots egin zuen, senarra labana batekin eraso egiten ari zitzaiola-eta laguntza eskatuz. Bost minutu geroago, gizonak berak deitu zuen, erasoaren berri emanez.

Ertzaintza eta anbulantzia bat bertara joan, eta gizonak berak zabaldu zien ertzainei etxeko atea. Gela batean topatu zuten andrea, odoletan.

Emakumea erietxera eraman zuten, bizkarrean eta eskuetan zituen zauriak osatzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonezkoak ere zauriak zituen eskuetan, bere buruari egindakoak, eta hura ere ospitalean artatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.