GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

49 urte ditu atxilotuak, eta 47 bikotekideak.

2016ko urtarrilaren 15a
08:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Txagorritxuko etxebizitza batean gertatu da erasoa, 02:50 aldera. Ordu horretan, emakume batek udaltzainei deitu die, eta azaldu bikotekideak jo duela.

Udaltzainak bertara joan dira, eta, andreak kolpeak zituela egiaztatu ostean, Txagorritxuko erietxera eraman dute, bertan arta zezaten. Etxera eraman dute ondoren. Gizonezkoa atxilo hartu dute, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.